Otsailaren 23an izango dira eta dantza saio libreak egongo dira. Agurtzane Altunak dinamizatuko du saioa, Merzedarixen eskolan eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Saioak 15 euroko prezioa izango du, 12 euro elkarteko bazkideentzat. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Ekin Emakumeak elkartearen egoitzan (Pablo Uranga 4, behea), 943 79 83 70 / 651 70 79 36 telefonoetan, edo emakumeak@ekinemakumeak.eus helbide elektronikoan.





