EH Bildu: “Erabakigarriak izaten jarraitu nahi dugu, bai Euskal Herrian, bai Madrilen”

0
993

EH Bilduk hauteskude ekitaldia egin du Biteri plazan. Jai giroan Kongresurako eta Senaturako uztailaren 23ko hauteskundeetarako botoa eskatu dute. Maddalen Iriarte Okinena Gipuzkoako batzarkide eta EH Bilduko ordezkaria eta Maialen Urzelai Azpiazu Espainiako Gorteetako hauteskundeetan EH Bilduko Gipuzkoako hautagaia aritu dira.

Maialen Urzelai izan da hitza hartzen lehena, eta argi utzi du zein diren EH Bilduren asmoak hurrengo legealdirako. “EH Bildu azken urteetan Madrilen Kongresuan eta Senatuan egindako lanari esker euskalherritarren bizitza hobetu egin da, eta harro gaude. Hala ere, ezkerreko independentistak eta soberanistok ez gara batere konformistak, gehiago nahi eta behar dugulako. Amorerik ematen ez duen herria da gurea, herri honi historiaren zehar planteatu dizkioten erronken aurrean, jakin du agertoki berriak asmatzen.”

Urzelaik azpimarratu du “Euskal gizarteak aurrera urratsak eman dituela beti, esperantzarekin, irribarre batekin eta determinazioarekin. Eta zer esanik ez, ezkerreko independentismoak. Izan ere, gaur hemen bagaude EH Bildu honaino iritsi bada, urte luzeetako milaka herritarren lanari esker eta bultzadari esker izan da. Horregatik sinistuta gaude oraindik urrunera heltzeko aukerak ditugula.”

Era berean, argi utzi du euskal herritarren eskubideen eta balioen alde borrokatzeko asmoa. “Euskal gizartea anitza, euskalduna, aurrerakoia eta abertzalea da, feminista eta lurraren etorkizunarekin kezkatuta dauena, pertsona guztientzat eskubideak aldarrikatzen duena, edonor dela ere eta edonondik etorrita ere. Isiltzen ez den gizartea, mozalik gura ez duena, memoria daukona, eta modu inklusibo eta demokratikoan aldarrikatzen duena. Balio solidarioak, errepublikarrak eta antifaxistak dauzkan gizartea. Eragitzen dizkion eta kezkatzen dituen gauzen buruz erabaki nahi duen gizartea, bere etorkizunari eta herriari buruz, eta demokratikoki egin nahi duen gizartea.”

Bestalde, azaldu du “bizitzan eta politikan erabakiak hartu behar direla, eta guk zentzu hortan, erabakiak hartzeko askatasun osoa daukagu. Izan ere, guk ez daukagu eliteen aurren justifikatu behar, eskuak erabat libre ditugu erabakiak hartzeko. Ez dugu erantzuten eta ez dugu leialtasunik zor Espainiako edozein gobernu edo alderdiri, eta ez dugu trukean ezer espero. Horregatik ez dugu hutsik egingo erabakiak hartzeko orduan, euskalherritarren bizitza hobetzeko egingo dugu beti.”

Orain arte egindako lana gogoratuz, arrasatearren botoa eskatu du. “Erabakigarriak izaten jarraitu nahi dugu, eta gehiago izan behar gara horretarako. Maiatzaren 28an demostratu zen herri honetan gero eta gehiago garela EH Bildurekin bat egiten dugunak. Arrasaten egin genuen, Gipuzkoan egin genuen, eta berriz egingo dugu. Politika egiteko daukagun moduagatik, tokian toki egiten gabitzen proiektu eta egitasmoengatik, jendeak ezagutzen gaitu, fidagarriak garelako, emandako hitza betetzen dugulako, gaitasuna daukagulako, erantzunak ditugulako, eta batez ere, soluzioak ditugulako. Eta gehiago egingo dugu uztailaren 23tik aurrera, gehiago izango garelako.”

Jarraian, Madalen Iriarteren txanda iritsi da. Gogoratu du “berriz ere, sekulako erronka daukagula Gipuzkoan. Emaitza onak lortu behar ditugu Gipuzkoan Maialen Urzelai Madrilen egon dadin. Kanpainiari falta zaio aste bete osoa, eta aste honetako egun bakoitza, ordu bakoitza izango da garrantzitsua esateko EH Bildu erabakigarria izango dela, bai Euskal Herrian, bai Madrilen.”

PSOEz eta EAJz esan du “oso urduri daudela batzuk. Gaur, oker ez banago, etorri dira Euskal Herrira Zapatero eta Sanchez. Sekulako mezuak botako ziztuzten PP-VOXen aurka. Gogoratu nahi nuke, beraiek Gipuzkoako Batzar Nagusietako mahaian PP egoteko euren bozkak eman ziztuztela. Bai aldedi sozialistak eta bai EAJ euren bozkak eman ziztuzten. Zer esaten den eta zer egiten den, biak dira oso garrantzitsuak. Guk esaten duguna egiten dugu, fidatzekoak garelako, hitzekoak garelako, badakigulako herri honek kontzientzia bat daukala eta guretzako herri honetako kontzientzia ez dago salgai. Aurre egingo diogu ultraeskuinari eta faxismoari, herri honek lehen aurre egin diolako, eta guk ez dugu huts egingo.”

Iriarte azpimarratu du “aurre egingo diogu gure herritarron eskubideak atzera bota nahi dituzten hoien aurrean, guk aurrera egingo dugu azken legealdian egin dugun bezela, bai etxebizitzarekin, bai pentsioekin, bai amiantoak kaltetutako pertsonekin, bai talidominaren gaitza izan dutenekin,… EH Bildu berme bat izan da ezkerrekoa omen zen gobernu batek, benetan ezkerreko politikak egin zitzan, konplejurik gabe. EH Bildu garrantzitsua izango da herri hau ukatzen dutenen aurrean, herri honen independetzia aldarrikatzen dugulako, gutxienik guk nahi dugulako izan gure etorkizuna demokratikoki erabakitzeko. Eta hori defendatuko dugu Madrilen, Gasteizen, Iruñan, gure udaletan, kalean eta jendearekin.”

Halaber, EH Bildu erakunde guztietan egoteko beharra gogorarazi du euskara defendatzeko. “Eskuinari gure hizkuntzarekin erakusten zaigun jarrera dela eta. Epaileak bata bestearen atzetik datoz gure hezkuntza eskubideak urratzen dituztenak. Sekulako lana egin du herri honek gure hizkuntza honaino ekartzeko, arlo guztietara eramateko, eta atzera egitea baino ez dute nahi. Baina guk ez dugu atzera egiten utziko, berme bat izango gara.”

Era berean, 15 eta 19 urte bitarteko gaztekiko duen kezka azpimarratu du. “15 eta 19 urte arteko gazteek, telefonotik bakarrik jarraitzen dituzte komunikabideak, komunikabide tradizionalak alde batera utzita. Eta galdera da: Nola eutsiko diogu gure hizkuntzari, nola jarriko dugu gure herria mapan, nola politizatuko da 15 eta 19 urteko jende hori telefonoa bakarrik eskutan badute.”

Amaitzeko, Maialen Urzelaik eta Madalen Uriartek EH Bilduren aldeko botoa eskatu dute uztailaren 23rako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen