2.6 C
Bergara
asteartea, 28 maiatza, 2024
spot_img

diputatuen kongresuko eta senatuko hauteskundeak

Arrasaten EH Bilduk 4.088 botorekin irabazi du, PSEk 2.515 boto

Barne Ministerioak emandako datu ofizialen arabera, eta botoen %100 zenbatuta, EH Bilduk botoen %36,56 lortu du. Bigarren indar politikoa PSOE-PSE izan da, 2.515 botorekin (%22,49) eta hirugarren EAJ, botoen %21,92 lortuta (2.451 boto). Sumarrek 1.286 boto lortu ditu, %11,50....

Presentzialki 7.764 arrasatearrek eman dute bozka 18:00etarako

Boto presentzialei dagokienez, Barne Ministerioak emandako datuen arabera, arratsaldeko 18:00etarako bozkatzera deitutako 7.764 herritarrek eman dute botoa Arrasaten, hautesleen %45,85k, 2019ko azaroaren 10eko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan baino %9,72 gutxiagok (%55,57). Gipuzkoaren kasuan, bozkatzera deitutako herritarren %52,82k eman dute...

Presentzialki 5.939 arrasatearrek eman dute bozka 14:00etarako

Boto presentzialei dagokienez, Barne Ministerioak emandako datuen arabera, arratsaldeko 14:00etarako bozkatzera deitutako 5.939 herritarrek eman dute botoa Arrasaten, hautesleen %35,07k, 2019ko azaroaren 10eko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan baino %4,25 gutxiagok. Gipuzkoaren kasuan, bozkatzera deitutako herritarren %38,62k eman dute botoa...

Arrasatear asko goiz joan dira bozkatzera

Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak egiten ari dira gaur, igandea. Goizeko 9:00etan hauteslekuak ireki dira, eta sei hauteslekuetan jakinarazi digutenez, ez da inolako gorabeherarik izan hauteskunde-mahaien eraketan. Guztira 28 hauteskunde-mahai eratu dira Arrasaten. 16.932 arrasatear daude botoa ematera deituta,...

EAJ-PNV: “EAJ-PNV baino ez da kooperatibisten egoeraz arduratu”

Maribel Vaquero EAJ-PNVk Kongresurako aurkezten duen zerrendaburua lagun izan duela, Euskal Taldearen bozeramaileak hitzeman du mugimendu kooperatibistaren berezitasuna aitortzea erreklamatzen jarraitzea, Lagun Aroren pentsio eredu mistoa defendatzea, desagertu ez dadin, eta arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetza bultzatzea. Testua: EAJ-PNV. Aitor...

EH Bildu: “Erabakigarriak izaten jarraitu nahi dugu, bai Euskal Herrian, bai Madrilen”

EH Bilduk hauteskude ekitaldia egin du Biteri plazan. Jai giroan Kongresurako eta Senaturako uztailaren 23ko hauteskundeetarako botoa eskatu dute. Maddalen Iriarte Okinena Gipuzkoako batzarkide eta EH Bilduko ordezkaria eta Maialen Urzelai Azpiazu Espainiako Gorteetako hauteskundeetan EH Bilduko Gipuzkoako hautagaia...

Sumar: “Bihotzeko sozialistak deitzen ditugu Sumar bozka dezaten”

“PSOEk bide zuzena hartuko duen bermea delako. Ikusi dugu azken lau urteetan. PSOEk ez du adorerik, ausardiarik, gehiengo sozialek behar dituzten neurri guztiak onartzeko.” Testua: Sumar. Pilar Garrido Kongresurako Sumarreko Gipuzkoako hautagai eta Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak esan du "PSOE ez...

“PSE-EEren aldeko boto erabilgarria mobilizatzeko” deia egin du Rafaela Romerok

Gipuzkoako PSE-EEk kanpainako ekitaldi nagusia egin du gaur goizean, uztailaren 23ko Diputatuen Kongresuko eta Senatuko hauteskundeei begira. Ekitaldian, Biteri plazan, Rafaela Romero Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako PSE-EEren hautagaiak parte hartu du. Ekitaldian izan dira Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta...

Hautes-mahaietako karguen zozketa egin du gaur goizeko Osoko Bilkurak

Argazkia: MB artxiboa. 2023ko uztailaren 23an egingo diren Hauteskunde estataletarako hautes-mahaietako karguak zozkatu dira gaur goizeko Osoko Bilkuran. Oraingo honetan, espainiar estatuko Diputatuen Kongresuko eta Senatuko Hauteskundeetako emaitzak ezin izango dira kontsultatu udal-webgunean. Izan ere, zozketan tokatu zaien herritarrei...

Hautes-mahaietako karguen zozketa ekainaren 27an egingo da

Argazkia: MB artxiboa. 2023ko uztailaren 23an egingo diren Diputatuen Kongresuko eta Senatuko Hauteskundeetako mahaietako karguak zozketa bidez zehaztuko dira ekainaren 27an. Horretarako, Osoko Bilkura egingo da udaletxeko pleno aretoan, goizeko 9:00etan.
- Advertisement -spot_img

Latest News

DANTZALDIA KULTUROLAN maiatzak 31

Ordua: 18:30ak Antolatzailea: Portaloi Kultur Elkartea Datorren ostiralean, arratsaldeko 18:30ean dantzaldia egongo da Kulturolan, 2. solairuan Portaloi Elkarteak antolatuta. Dantzazale guztiok...
- Advertisement -spot_img