Kartela eta beheko testua: Antolatzaileak.
Ekainaren 24an izango da aurtengo Dragoi jana, AEDk eta Debagoieneko AEK-k antolatuta. Menua, ohikoa izango da: Bertan erretako txuleta edo hanburgesa begetala aukeran, gazta eta irasagarra postrerako, kafea eta txupito bana barne. Hori guztia euskal giro ederrean eta Dragoi tribialak borobilduta. Euskararen arnasgune izateko sortu genuen afari herrikoia eta aurten ere hala mantentzea nahi dugu antolatzaileok. Hartara, urtetako leloa berreskuratu eta lau haizetara zabalduko dugu: euskara jo ta fuego!
Txartelak gaur iluntzean jarriko ditugu salgai, Monte eta Irati tabernetan, 12 euroren truke. AEK-ko ikasleek eta AEDko bazkideek 10 euroko prezio berezia izango dute.