Arrasate Musikaleko Gazte Banda eta Sambamaña batukada bertan aritu dira. Izen-emateko mahai ere zabalik izan da. Aste bat baino ez da falta Euskaraldia hasteko.

Herritarren izen-ematea zabalik dago oraingoz, bai online baita izen-emate mahaian ere. Adibidez, gaur arratsaldean Seber Altuben izan da, txapak, identifikagarriak, arropak, poltsak eta banderolak eskaintzen.

Ekitaldi honen beste helburu bat izan da “ate joka dugun ariketarekin lortu nahi denaren inguruan pentsatu eta bakoitzak bere erronkak plazaratzea”.

Hartara, herritarrek “egunerokotasunean lortu nahi duten hori idazteko tokia izan da bertan. Ogia euskaraz erosiko dut, kuadrilako whatsapp taldean euskaraz idatziko dut, bizilagunari euskaraz egingo diot edota ezagutzen ez ditudanei lehenengo hitza euskaraz egingo diet erronka adibideak izan daitezke”.

Gero erronka hauek guztiak “POOK artista taldeak margotuko duen muralaren parte izango dira, guztion ekarpenarekin osatuko da beraz Euskaraldiaren murala”.

Gaur arratsaldeko ekitaldiak gogora ekarri du aste bat baino ez dela falta Euskaraldiari ekiteko, izen-ematea hemen ere

