Denso, Etxepe, Mutiko eta Tattak Usaetxe Plaza bete dute Erguingo Jaietan

0
1540

Erguingo jaiak atzo, ostirala, arratsaldean hasi ziren, gazteentzako bolo-boloarekin eta nagusientzako txokolatadarekin. Ondoren, 20:00etan ETEN eta Youth United taldeak eman zuten kontzertua, kaleak animatuz. Gauean egunari amaiera emateko Denso, Etxepe, Mutiko eta Tattak, Usaetxe Plaza lepo bete zuten, inguruko guztiak kantuan eta dantzan jarriz. Etxepek hasi zuen kontzertua ‘Etxeperreo’ diska berriko abestiak abestuz eta amaieran ‘Alboka’ edo ‘Bandido’ bezalako abesti ospetsuak abestu zituzten. Ondoren, Tattaren txanda zen eta Usaetxeko girotzen jarraitu zuen, jendea bere Rap-arekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen