2.6 C
Bergara
asteazkena, 7 urria, 2026

Erguingo jaiak

Gaueko zein eguneko otorduek auzotar ugari batu dituzte Erguinen

Argazkiak: Erguingo Jai Batzordea. Larunbateko afarira eta dantzaldira herritar ugari animatu ziren, Jai Batzordearen lanari esker, besteak beste, eta eguerdiko bazkarira 200 lagun inguru batu ziren. Biak ala biak Udalpe plazan izan ziren. Albistea osatzen gabiltza

Txikitxu-Arrostaitzek kalejira egin du Erguingo jaietan

Gaur eguerdian, Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeko txikienek dantza egin dute Erguingo jaietako egitarauaren barruan. 12:00etan hasitako kalejiran, dantzariek auzoko kaleak girotu eta jaietako larunbateko goiza alaitu dute.  Dantza emanaldiaren ondoren, 14:30ean herri bazkaria egingo da Udalpen. Helduen menuan, besteak beste, gula eta otarrainxka entsalada epela, bakailaoz betetako piperrak, txanpinoiak...

Erguingo jaiak bete-betean: puzgarriak, tirolina eta erraldoiak goizetik kalean

Gaur goizean, 11:00etan, jaietako jarduerak hasi dira herrian. Usaetxe plazan, puzgarriak jarri dituzte haurrentzat, eta 11:30ean aurpegi-margoketa ere hasi da. Ordu berean, Larrea plazan, haurrek hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izan dute, besteak beste, tirolinan, arku-jaurtiketan eta ohe elastikoan. Bestalde, 11:15 aldera, erraldoiak eta...

Erguingo Jaixak iruditan [argazkiak: Jai Batzordea]

Aurreko asteburuan auzoko ospakizuna izan zen, eta lagun ugarik ekitaldietan parte hartu zuten. Hona hemen laburpena irudien bidez:

Erraldoiak eta Arrasate Musikaleko Banda aritu dira Erguinen

Erguingo jaien baitan, gaur ospakizunekin jarraitzen dute. Goizean zehar, erraldoiak eta gaiteroak Erguin auzoa alaitzen ibili dira. Gainera, Arrasate Musikaleko Banda ere aritu da auzoan eta erraldoiekin batera amaitu dute. Bertaratu direnek ikuskizunaz gozatu dute. Ondoren, nagusientzako luntxa egin dute...

Txotx gaua egin da, sagardoa doan, Udalpe plazan

Kaleko afari honetan sagardoa dohainik izan da, eta Dj Markel Goikolea Udalpe plaza girotzen aritu da. Hona hemen ospakizuneko zenbait irudi.

Potx magoarekin barre artean jarraitu dute Erguingo jaiek

Eguerdiko paella-janaren ostean, arratsaldean Potx pailazoak hartu du lekukoa Erguingo jaien egitarauan. Dozenaka haur eta heldu bildu dira ikuskizunaz gozatzera, eta barre algarak nagusitu dira plazan. Festa ez da horretan geratuko: 18:30ean Ixoturekin irristaketa lasterketa egingo da, eta 19:00etan Dj...

Txikitxu-Arrostaitzek erakustaldia eskaini du Erguingo jaietan

Erguingo jaietan murgilduta, Txikitxu-Arrostaitzeko neskatila-mutikoek, txistulariek lagunduta, dantza emanaldia eman dute Erguinen. Usaetxe plazan, Jubilatuen Etxearen arkupeetan eta Udalpe kalean aritu dira dantzan, euren gurasoak ere bertan zirela. https://youtu.be/aSr6oYcIHnY https://youtu.be/5DtLIwinDEI

Txikienak izan dira protagonistak goizean Erguingo jaietan

Atzo arratsaldean hasi ziren Erguingo jaiak. Gaur goizean umeak izan dira protagonistak auzoan. Izan ere, 11:00ak aldera, umeendako puzgarriak eta aurpegi margoketa martxan jarri dira. Orain eguerdian, 14:30ean herri-bazkaria paella-jana gozatuko dute auzokideek. Arratsaldean zehar ekitaldiek jarraituko dute eta eguna...

Goxo, jostari eta txistulari hasi dira Erguingo Jaixak

Jai Batzordearen eskutik, bolo-boloa, txokolatada, jolasak, txistulariak eta pintxo-poteoa izan dira gaur arratsaldean. Argazkiak: Jai Batzordea. Abian dira auzoko ospakizunak, elkarlanean eta jendetsu, ohi duenez, eta bolo-boloak zein jubilatuek zerbitzutatuko txokolateak hasiera gozoa eman diete. Haurrendako jolasak ere plazaratu dira Txatxilipurdi...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Gorostizako igogailuetarako eta 7 proiektu gehiagotarako 3’5 milioiko gerakina baliatzea proposatzen du Udal-Gobernuak

Igogailu publikoak egiten hasteko 2'4 milioi zuzendu asmo ditu Udalak, Santamañako liburutegia handitu eta Ludoteka berritzeko 550.000 €, Musakola...
- Advertisement -spot_img