Debagoieneko Neska* Gaztiok Arrasaten batuko dira zapatuan

0
822

Arrasateko Gaztetxean Usurbilgo Baterajotzea landuko dute, eta ekitaldi jaizaleak ospatuko dituzte.

Kartela: DN*G / Argazkia: MB artxiboa.

Eskualdeko talde feminista hauek iragarri dute topaketan “urrian, Usurbilen aurrera eruengo dan Baterajotzian inguruko nundik norakuak lantzeko eta aisialdi eskaintza ederraz gozatzeko aukeria eukikoula!”.

“Animau eta gerturatu zaitxez zure ingurukuekin! Gorde data eta laster arte! Utopiak lehertzeraino, Debagoieneko Neska* Gaztiok be batera jotzera!”.

Arrasateko egitaraua ondorengoa izango da: 11.30ean kale-apainketa, 14.00etan topa eta argazkia, 14.30ean Zuk ein zuk jan otordua, ondoren tertulia, eta 19.00etan karropoteoa eta jolasak.

Erlazionatutako albistea:

Urriaren 9an eta 10ean Euskal Herriko Neska* Gazteon Baterajotzea gauzatuko da Elizondon

2021eko urriaren 1ean argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen