Urriaren 9an eta 10ean Euskal Herriko Neska* Gazteon Baterajotzea gauzatuko da Elizondon

    0
    460

    Topaketa hauek Euskal Herriko neska* gazte guztion elkargune izango dira, geldiezina izango den olatua sortzeko asmoz.

    Testua: Arrasateko Neska* Gaztiak.

    “Mugimenduan gaude, lurrikara gara” lelopean ospatuko diren Baterajotze hauetan, neska* gazteok krisi anizkoitzari nola erantzun behar diogun hausnartzera goaz, neska* gazte subjetu politikoa berrezaugarritzeko eta gure problematika propioak mahaigaineratzeko.

    Ekainean eman zitzaion hasiera Baterajotzeari, eta, udatik orain arte gelditu gabe aritu gara lanean: Euskal Herriko txokoetan aurkezpenak izan ditugu, eragile desberdinekin kontaktuan jarri gara hitzaldiak lotzeko…

    Momentu berezian ospatuko da baterajotzea, mundu mailako pandemia batek eztanda egin duen
    momentuan eta sostenga ezina den sistema oso bat inoiz baino ikugarriagoa egin denean hain zuzen ere.. Azken urte hauetan argi ikusi dugu sistema honetan bizitzak baino, kapitalaren interesak daudela zentroan eta eredu horrek bizitza bera erasotzen duela. Horregatik diogu hau ez dela osasun krisia, krisi sistemikoa baizik.

    Neska* gazteon prekarietatea areagotu egin da, herri mugimenduentzat antolakuntza eta jarduera politikoa sustatzea zaila izan da, sareak eta aliantzak ehuntzeko arazoak egon dira…Mugimendu sozial guztien eragin gaitasuna murriztuz, eta, orain indar guzti hori berpizteko unea heldu da.

    Aurretik aipatu den bezala, mugimenduaren aurrera begirako erronkak zehaztea izango da helburu nagusia, krisi anizkoitz honek neska* gazteoi nola eragiten digun eta horren aurrean zein pozisio hartu nahi dugun izango dugu eztabaidagai, azken hau eztabaida zentrala izanik. Egitarauari dagokionez, hitzaldi eta tailer ezberdinak egongo dira aukeran, hala nola, ekofeminismoa, prekarietatea, zaintza lanak, sexualitatea… (izen ematearekin batera aukeratu beharko da). Bestalde, larunbat gauean aisialdi eskaintza egongo da sortzaile ezberdinen eskutik (azken hau ere izen ematearekin batera aukeratu beharko da).

    Azkenik, Baterajotzean izena emateko Euskal Herriko Neska* Gazteak-en web orrian betebeharreko inkesta bat dago. Bertan datu pertsonalak eta astebururako hautau beharreko hitzaldiak eta aisialdi eskaintzak aukeratzeko. Aldi berean, bono ezberdinak egongo dira, pasatu nahi diren egunen araberakoak. Informazio guztia https://www.ehkoneskagazteak.eus/ web orrian aurkitu daiteke.

    Baterajotze hau inflexio puntua izatea nahi dugu, ahalik eta neska* gazte gehien elkartu, ezagutu, hausnartu eta ikasteko espazioa. Horregatik, neska* gazte oro gonbidatzen dugu Urriaren 9 eta 10ean Elizondora, egoera latz honi feminismotik egingo diogulako aurre!

    MUGIMENDUAN GAUDE, LURRIKARA GARA!

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen