Campuserako izen-ematea ireki du Mondratek 10. urteurrenean ere

0
521

Kartela eta artxiboko argazkia: Mondrate.

Campusa uztailaren 1etik 12ra egingo da (biak barne), eta bi txandatan, hain zuzen.

Ordutegia goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara izango da, baina zaintza aukeran eta barne dago, zerbitzu hau goizeko 9:30etik eskainiz.

Campusa Musakola eta Iturripe kiroldegietan egingo da, eta zuzenduta dago 2008 eta 2015 urteen artean jaiotako neskatila-mutikoei.

Zenbait ekintza egingo dituzte bertan: areto futboleko jokoak, joko kooperatiboak, irteerak, eskulanak, txapelketak eta abar

Baita hamaiketakoak, kamisetak, sariak,… ere. Campusaren prezioa 85 eurokoa da astebete, eta 155 € bi aste.

Kontakturako bideak: kanpusmondrate@gmail.com eta 634 21 11 46. Mondratek campusa antolatzen du bere 10. urteurrenean eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen