Broken Brothers Brass Band: San Ferminetan sortutako talde indartsua

0
407

2006an Iruñean sortutako taldea da Broken Brothers Brass Band. New Orlanseko atzoko eta gaurko taldeen (Hot 8 Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth…) bidea bertara ekarriz.

Izan ere, talde sortzaileak sanferminetan abiatu ziren. 2006ko uztailaren 9an elkartu ziren kalean pixka bat jotzeko. Iruñean urteko egun horietan gertatzen diren bat-bateko gauza horiei esker hasi zela azaldu dute taldeko kideak behin baino gehiagotan.

Agertoki eta kale askotan jo dute, Donostiako Jazzaldian, Getxoko Jazzaldian, Jazz al margen jaialdian (Zaragoza), Haizetara kaleko banden jaialdian (Zornotza), eta baita edozein herritako jaietan ere. Esaten dute, zordun diren brass band-en izpirituarekin, era guztietako ekitaldietan jotzen dutela. Beste une batzuetan, furgonetan sartu eta abisatu gabe agertzeko gai dira, edozein hiritako kaleetan jotzeko.

Lau disko kalean dituzte: «The Live We Deserve» Errabal-Jazz, 2012. «In the Mud» Errabal-Jazz, 2014. «Ildoa Landuz» Errabal-Jazz, 2016. «Txertaketa» Errabal-Jazz, 2018 eta zuzeneko nahiz estudioko hainbat lankidetza: Cabezafuego, Femin Muguruza, Javi Pez – Triz3ps, De2enBluesBand, Sustraian Records eta abar luze bat.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen