Asteburu honetan hainbat ekintza izango dute Leintz Eskola Kiroleko ikasleek. Alde batetik, LH 3-6. mailako ikasleek boleibol topaketa izango dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegian eta kirol egokituko taldeak gabonetako jolasak topaketa ospatuko dute Musakolako kiroldegian.


Horrez gain, aurreko astean zabaldu zuten Kosner Baskonia saskibaloi partidua ikusteko izen ematea eta gaur izango da azken eguna apuntatzeko, beraz, saskibaloiaz disfrutatu nahi dutenek, aukera paregabea dute.
Arrasate eskubaloi elkarteak txapelketa antolatuko du abenduaren 30ean. Gabonetako txapelketa LH5 eta LH6 mailako neska eta mutilentzat izango da. 4×4 formatuan izango da txapelketa: atezaina eta 3 jokalari.

Azkenik, aurreko astean zabaldu genuen “12 ikastetxe 12 tontor ” ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.





