LEK-ek antolatuta Baskoniaren partida ikustera joango dira

0
1687

Datorren abenduaren 17an, urtero bezala, Kosner Baskoniaren partidua ikustera joango dira Leintz Eskola Kirolek antolatuta. Euroligako partidua izango da eta aurkaria Monako taldea.

Izen emateak abenduaren 3an zabalduko dira eta apuntatzeko azken eguna abenduaren 10a izango da. Izen ematea ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileek bidaliko diete gurasoei. Edozein zalantza izanez gero, beraiekin jarri zaitezkete harremanetan. Aurten, prezio ezberdina izango da LEK-eko erabiltzaileentzako eta ez erabiltzaillentzako. Hemen informazio guztia: Prezioak.

Horrez gain, Arrasate eskubaloi elkarteak txapelketa antolatuko du abenduaren 30ean. Gabonetako txapelketa LH5 eta LH6 mailako neska eta mutilentzat izango da. 4×4 formatuan izango da txapelketa: atezaina eta 3 jokalari.

Aurreko astean zabaldu genuen “12 ikastetxe 12 tontor ” ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen