Blues inprobisatzailea eta umorea eskaini ditu Patakbra bikoak

0
513

Arrasate Blues festibalak aurrera jarraitzen du, eta eguerdi partean, Izozkitegiko eta Lorako terrazan. Festibaleko datozen kontzertuetarako sarrerek eskuragai jarraitzen dute.

Ibai-Artek antolaturik, Arrasate Blues festibala bigarren egunean sartu da. Kontuan hartzekoa da datozen kontzertuetarako sarrerak oraindik eskuragai daudela.

Patakbraren kontzertauari dagokionez, taldea gaztelerazko, euskarazko eta ingelesezko abesti propioetatik eta blues klasikoetatik “etxeko markarekin” dator. gaur egun kantuak “fotokopiatzeko” joeratik urrun, feeling eta inprobisazioz beteriko Blues gihartsu, zintzo eta artisaua.

Oskar Rementeriak (gitarra eta ahotsa eta konpositorea) eta Josean Garciak (harmonika, ahotsa eta konpositorea) osatzen dute. Oskar Rementeria eskarmentu handiko bluesman eta slider handia da. Urdaibai eta Gernika inguruko talde ugaritan parte hartu du.

Josean García (harmonika, ahotsa eta konpositorea) duoaren beteranoa. Talde ospetsu eta desagertuaren sortzailea izan zen 90eko hamarkadan; “Yellow Dog Blues Band” izenekoa; oso aktiboa urte haietan Bizkaian.

Harmonizistak kolaborazioak egin ditu eta Travelling Brothersen hirugarren CDa grabatzen ere lagundu zuen 90eko hamarkadan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen