Asteburu honetan, uztailak 17 eta 18, Ibai-Artek Arrasateko kaleak Bluesaz beteko ditu berriz ere ikuskizun desberdinen bitartez:

Kontzertu bakoitza hasi aurretik, lekuan bertan, kontzertuaz higiene eta osasun neurri guztiak mantenduz gozatzeko gonbidapena lortu ahal izango da. Ez duzu galdu nahi? Aurreratu eta lortu sarrerak hemen bihartik aurrera:
- 1990 Gastroteka: The Song saiorako sarrerak
- Bar Zuk Nahi: Serious Business Talderako sarrerak
- Izozkitegi: Patakbra saiorako sarrerak
- Lora: Patakbra saiorako sarrerak
- Bar Itzala: Iker Piris & his Dual Electras with Niko Wayne Toussaint saiorako sarrerak
- Bar Kajoi: Travelinn Brothers saiorako sarrerak
Gainera, egun hauetan tabernek jaialdiko garagardoa izango dute: ARRASATE BLUES 18/70, eskatu zurea eta goza ezazu! Eta berrikuntza gisa, Arrasate Bluesen kamisetak izango ditugu saltzeko! Eskuratu zurea!
Ezin duzu galdu!! Hurbildu Arrasatera eta gozatu Arrasate Bluesaz!!!
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
Ibai-Arteko kide izan ez arren, establezimendu bat baduzu eta elkartearen edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu, deitu 688734149 telefonora.