Biztanleria migratuaren eta LGBTIQ+ kolektiboaren ikerketa izan da hizketagai Truke Hitzaldian

0
289

Gaur, maiatzak 23, Truke-Hitzaldia egin dute Ekin Emakumeen egoitzan. Hitzaldia, Mundu Bat gobernuz kanpoko erakundeak bultzatutako eta Aldarte Bilboko erakundeak gauzatutako ikereketaren ingurukoa izan da. Ikerketa honetan, Gipuzkoako biztanleria migratuaren eta LGBTIQ+ kolektiboaren egoera aztertu dute eta Ekin Emakumeak elkarteak ateak zabaldu ditu ikerketa hau publikoaren aurrean aukeztu zezaten.

Ikerketaren nondik norakoak

Mundu Bat erakundea eta Aldarte asoziazioa 2022tik lantzen ibili diren ikerketa izan da gaurkoan aurkeztu dena. Ikerketa parte hartzailea izan da, beste herrialde batzuetan izan dituzten esperientzietatik abiatuz egin dena. Esperientzia hori Euskal Herri mailara ekarri nahi izan dute, Araba Gipuzkoa eta Bizkaian paraleloki aztertuz kolektiboko pertsona migratuen errealitatea.

Aldarte asoziazioko hizlaria Beatriz De Lucas izan da eta Maria Osesek itzultzaile gisa aritu da. Beatrizek hitzaldian azpimarratu duenez: “LGBTIQ+ kolektiboan dauden afrikarren errealitatea bistaratu behar dugu. Batzuetan ematen du LGBTIQ+ kolektiboaren barruan ez daudela pertsona migratuak eta pertsona migratuen barruan ez daudela afrikarrak, hori alde batetik”. Kolektiboen barruan dagoen ikuspegi zuriari buruz ere hitz egin du: LGBTIQ+ kolektiboen baitan oraindik ez da intersekzionalitatearen aldeko apustua egiten”. Dibertsitatearen inguruan: “Asko hitz egiten da dibertsitateari buruz baina agenda anti arrazista argi bat planteatu beharko litzateke, pertsona hauen egoera administratiboa hobetzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen