Biolin kontzertua eskaini dute Arrasate Musikaleko ikasleek

0
291

Asteleheneko piano kontzertuaren ostean, gaur, ekainak 12, Arrasate Musikaleko biolinista gazteen txanda izan da Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean.

Banaka edo binaka jo dituzte piezak, irakaslearen laguntzarekin. Irakaslea gainera, akats edo ustekabekoak zuzentzeko prest egon da kontzertu guztian. Hala ere, ikasleak ederto moldatu dira eta batzuek 3 edo 4 pieza jo dituzte oholtzan. Aurkezle lanetan, beste bi ikasle izan dira eta hauek ere, umore puntu batekin, jendearen interesa erakartzea lortu dute. Zorionak ikasle guztiei!

Bihar jarraituko dute Arrasate Musikaleko ikasleen kontzertuek. Gitarra ikasleen txanda izango da, toki berean eta ordu berean: Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean, 18:00etan.

Kontzertuko argazkiak:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen