Ezbeharra ostiralean gertatu zen, eta anbulantziako langileek zaurituari arreta egin zioten. Lagun hauek hainbat aholku ematen dituzte Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuekin ziurtasunez zirkulatzeko.
Argazkia: Obe Aretxabaleta.
Patinete elektrikoak eta orokorrean Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuak geroz eta gehiago erabiltzen dira Arrasaten.
Aurreko ostiralean patinete elektriko baten erabiltzaileak ezbeharra izan zuen, Obenerrekako aldaparen eta Santamaina kalearen inguruan.
Anbulantziako langileek eta Udaltzaingoa bertaratu egin ziren, eta istripua izandako pertsonari arreta egin zioten.
Langile hauek baieztatu dute “azkenaldian arreta egiten ari gatzaiela patinete elektrikoen edo Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen erorikoen eta harrapaketen ondoriozko istripuei”.
Era berean, ibilgailu hauen erabiltzaileei eskatzen dizkiete “mesedez derrigorrezkoa ez den arren, kaskoa eramateko eta oinezkoen guneak saihesteko”.
Gainera, ibilgailu hauekin seguruago zirkulatzeko, hainbat aholku eman dituzte jakitera, esteka honen bitartez: https://www.youtube.com/watch?v=rWqO7qTwTgs
Era berean, ondorengo bideoan ere zenbait gomendio ikusgai daude (euskaraz):
https://www.youtube.com/watch?v=ZCLyVBNrJ1Y





Lotsagarria da, bi gainean doaz espaloitik eta udaltzainek ez diete ezer esaten, errepidera begiratu barik irteten dira