Arrasateko elkarteak Txilen egindako bidaiaren harira, Ander Ezeiza bertsolari barakaldarrak bertsoa bota du, estatu kolpearen urteurrenean, memoria historikoaren garrantzia nabarmenduz.
1973ko irailaren 11n, demokraizaren eta Salvador Allende presidentearen aurkako kolpe militarra eman zuen Pinocheten eskutik.
51 urte dira estatu kolpe horretatik, eta Intxorta 1937 elkarteko Juan Ramon Garai Bengoa estadio nazionalean izan da, besteak beste, bisita gidatu batean.
milaka pertsona preso izan zituzten Santiago hiriburuko estadio nazionalean, eta diktadurak 2.125 pertsona erail eta 1.102 desagerrazi zituen.
Elkarteak ondokoa azpimarratu du: “Memoriarik gabeko Herri bat, etorkizunik gabeko Herri bat da”.



