Bertso saioa egingo dute astelehenean Kulturaten Goienagusik antolatuta

0
233

Argazkia: Goienagusi

Betso saioa antolatu du Goienagusik astelehenean, maiatzak 20, 10:00etan. Saioa Kulturaten egingo dute eta parte hartuko duten lau bertsolarien artean arrasateko bertsolari bat dago, aurten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartuko duen Ane Zuazubiskar. Beste hiru parte hartzaileak, Aroa Arrizubieta gazteiztarra, Aitor Tatiegi oñatiarra eta Manex Agirre aramaioarra dira. Gai jartzailea Xabier Ormaetxea aretxabaletarra izango da.

Saio honetan, era atsegin eta entretenigarrian, lau bertsolari gazte esanguratsuok, inprobisatzeko eta kantatzeko duten artea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da, aurkezleak emandako gai ezberdin eta anitzak jorratzen dituzten bitartean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen