Jai Batzordeak aurten ere ‘jai sorgintzaileenen’ egitaraua prestatu du, eta gainera tabernetan Kubatar Iraultza oroitzeko mojitoa egongo da gozagai.
Argazkiak: MB artxiboa / Kartela: Jai Batzordea.
Ostiral honetan, uztailaren 26an, kale honetako jaiak ospatuko dira, Santa Ana patroiaren egunean.
Jai Batzordeko lagunek antolatutako egitarauarekin batera, ‘Siempre 26’ oroitzeko jaia izango da, Kubatar Iraultzak Batistaren diktaduraren aurka, Moncada-ko kuartela hartu zuenekoa oroituz.
Hartara, ohitura da kaleko tabernek mojitoa zerbitzatzea bertaratzen diren pertsonei.
Adi, kale-afarirako tiketak gaur agortu egin dira. 100 tiket jarri ziren erosgai Kilikolo dendan, eta beraz 100 lagun batzekoak dira otorduan. Hona hemen jaietako egitaraua:
8:00etan etxafleruen jaurtiketa
12:00etan txistularien kalejira
17:00etan haur-jolasak eta txokolatada
19:00etan erraldoien konpartsa txikia eta txistularien kalejira
19:00etan meza parrokian
21:00 kale-afaria (txartelak Kilokolo dendan egon dira erosgai eta agortu dira)





