‘Azokari ‘buruz herritarrek duten iritzia jakiteko kontsulta abian da

1
632

‘Gipuzkoako azoken sarea ‘proiektuaren baitan, galdetegi bat betetzeko gonbita egin zaie herritarrei

Arrasatek, beste 15 udalerrirekin batera, Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzarekin, Landa Garapenerako Elkarteekin eta Elika Fundazioarekin elkarlanean abian jarri duen tokiko merkatuen sarean parte hartuko du.

‘Gipuzkoako Azoken Sarea ‘proiektuaren helburua Gipuzkoako udalerrietako merkatuen etorkizuna aztertu, indartu eta bermatzea da, merkatu bakoitzaren etorkizunerako erronkak eta ekintza-plana adostuz, eta guztien artean Gipuzkoa osorako ikuspegi orokor batean lan eginez. “Gipuzkoako merkatuak dinamizatzeko” proiektua bultzatzen ari dira, “Gure udalerrietako ekonomia, kultura eta tradizioa egituratzeko elementu gisa”.

‘Gipuzkoako azoken sarea ‘ekimenaren lehen fasean 16 udalerrik hartuko dute parte: Azkoitia, Azpeitia, Beasain Bergara, Donostia, Deba, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Legazpi, Oñati, Ordizia, Tolosa, Zarautz eta Zumarraga. Etorkizunari begira, helburua proiektua Gipuzkoa osora eta Euskadi osora zabaltzea da.

Merkatuen sare horren aurkezpenean adierazi zenez, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako aldundiek, landa-garapeneko elkarteekin eta elika Fundazioarekin batera, urteak daramatzate hurbileko nekazaritza- eta merkataritza-zirkuitu laburren alde lan egiten, ekoizpen-etxeek etekin ekonomiko handiagoa lortzeko bide berriak esploratuz.

Iruzkin 1

  1. Berriro? Vitoriano galdeketa eta lanketa hori duela urte batzuk egin zen. Udaletxeko kajoiren batean eukiko duzue gordeta.
    Utzi argazkiak eta hasi benetan lanean!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen