Auzoko Eguna ospatu dute Arrasaten 10. urteurrenean [argazki galeria]

0
697

Arrasaten elkartu dira aurten Auzoko egitasmoan parte hartzen duten herritarrek, Oñatitik, Arrasatetik, Aretxabaletatik Gasteiztik, Eskoriatzatik, Donostiatik eta Soraluzetik etorriak. Euskara erdigunean jarrita, jatorri ezberdinetako hizkuntzak eta kulturak ezagutzeko aukera eman du egunak.

Urte osoko herrietako elkarlana eta kultur aniztasuna ospatzeko, ikasturte amaieran Auzoko Eguna antolatzen da aldiro herri desberdin batean. Herri desberdinetako auzotar eta auzokideak elkartzeko aitzakia izateaz gain, jatorri desberdinak aitortu eta ikusgai egiteko une aproposa bihurtzen da. Arrasaten elkartu dira aurten Auzoko egitasmoan parte hartzen duten herritarrek, Oñatitik, Arrasatetik, Aretxabaletatik Gasteiztik, Eskoriatzatik, Donostiatik eta Soraluzetik etorriak.

Urte osoan egitasmoan parte hartu duten hamarnaka herritar bildu ditu Seber Altube plazak. Ekin Emakumeak elkarteko Jasone Giraldok, Arrasateko Udaleko zinegotzi Maitane Muñozek eta Kike Amonarrizek egin diete ongietorria Auzoko Eguneko parte-hartzaileei. Ttakun Elkartearen Txalapartaren soinuak lagunduta. Euskara erdigunean jarrita, jatorri ezberdinetako hizkuntzak eta kulturak ezagutzeko aukera eman du egunak.

Egin duten jardueretako bat mural  bat izan da. Lau zatitan banatutako murala: Euskara, Ama hizkuntza, Herria eta Harrera. Parte-hartzaileek koloretako kartuninekin eta argazkiekin osatu dute murala, eta bertan euren bizipenak eta sentimendua adierazi ahal izan dituzte. Ondoren, Arantxa Otaduyren eskutik Arrasate eta bere historia ezagutzeko aukera izan dute.

Bisitaren ondoren, lau jolas egin dituzte eta Seber Altubera hurbildu direnek parte hartzaileen jatorrizko tokietako gastronomia probatzeko aukera izan dute. Amaitzeko, Arrasateko Auzokoek dantza egin dute eta Donostiakoek abesti bat interpretatu dute.

Txikienek ere euren txokoa izan dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen