Gaur (osteguna) eguerdian Arrasate-Leintz Gatzaga zerbitzua (DG21E) berrabiatu ahal izan du Lurraldebusek, “errepidea ireki” baita.
Arrasate-Zumarragakoaren zati bat ere bertan behera utzi da, zehazki, Oñati eta Legazpi artekoa (DG04 linea) Udana mendatearen egoera dela. Beraz, linea honek bakarrik Arrasate-Oñati zatia egiten du.
Atzo DO03 lineako Elorrioko eta Elgetako geralekuak bertan behera geratu ziren. Baita DG02 lineako Elorriokoak ere. Arrasate-Bilbo zerbitzuak aldaketa izan zuen, Kanpazarko egoera dela.
Era berean, Bergara-Zumarraga arteko DG03 linea, atzo goizean etenda egon zena, atzo eguerdian berrabiatu zen Antzuolako geralekua izan ezik.
Gaur (osteguna) ere DG05D linea (Landatik doan Gasteiz-Arrasate-Eibar linea) ez da geratzen Marisa, Landa, Ullibarri, Arroiabe, Mendibil eta Durana geralekuetan. Hona hemen zenbait telefono eta esteka erabilgarri:
Pesaren webgunea: https://www.pesa.net/pesa/eu/inicio
Pesaren telefonoa: 900 12 14 00
Lurraldebus Twitterren: https://twitter.com/Lurraldebus
Lurraldebuseko telefonoa: 900 300 340
Avanza Euskadi Twitterren: https://twitter.com/avanzaenEuskadi
Bizkaibuseko telefonoa: 94 61 25 555
Bizkaibusen webgunea: https://web.bizkaia.eus/eu/web/bizkaibus/
Albistea osatzen gabiltza