Auto batek aparkatuta zeuden beste hiruren kontra talka egin du Otaloran

0
5059

Auto batek Otalora kalean aparkatuta zeuden hiru ibilgailu jo ditu gaur (larunbata) gauean, 22.30ak aldera. Aparkatuta zeuden autoak oso kaltetuta geratu dira, eta Udaltzaingoa istripuaren nondik norakoak jakitera joan da.

Informazio gehigarria: Udalak gaur (igandea) jakitera eman duenez, “antolatutako talde batek, hiru edukiontzi erre eta bi auto istripu eragin zituen. Beste hiru ibilgailu ere kalteturik geratu ziren”.

Gertakari hauekin ustez erlazionatutako 5 pertsona identifikatu zituzten poliziek, eta 5 horietatik 2 ustez istripuetako gidariak ziren”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen