Aurtengo inauterietan ere mozorro paella herrikoa antolatu du Arrasateko Haur eta Guraso Asanbladak

0
3636

Argazkia eta QR kodea: Arrasateko Haur eta Guraso Asanblada.

Iazko arrakasta eta giro ederra ikusita, 2026ko inauterietan ere mozorro paella herrikoia antolatuko du Arrasateko Haur eta Guraso Asanbladak. Aurten otsailaren 14an ospatuko dira inauteriak Arrasaten eta bazkalordua ere jai giroan gozatzeko aukera izango da, beraz, iaz hasitako ekimenaren izpiritu berberari jarraituz.

Antolakuntzatik azaldu dutenez, «behin betiko kokapena eta menuaren inguruko azken xehetasunak zehaztu zain, datozen egunetan emango ditugu egitarauaren xehetasun guztiak».

Bide batez, Haur eta Guraso Asanbladak euren telegram taldera batzeko QRkodea ere banatu nahi izan du, «watxapetik Telegramerako jauzia egin ostean edonori eman nahi baitiogu gure taldera batzeko aukera».

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen