Atxilotu bat, San Andresko estankoan ustez lapurtzeagatik

0
4124

Bideoa: herritar bat

Gaur goizaldean, 04:10 aldera, ezezagun talde bat San Andreseko estankoaren atzealdetik sartu da, hau da, Gudarien plazatik. Horretarako auto batekin estankoaren kristala apurtu dute. Udaltzaingoa bertaratu egin da eta ustezko lapurra atxilotzea lortu du. Inguruko bizilagunek Mondraberriri esan diotenez, lapurketa oso ondo planifikatuta zegoen: “Lurretik taulak hartu dituzte sarreraren azpian jartzeko eta ibilgailua estankoan errazago sartzeko. Ez da bat-bateko ekintza izan. Oso ondo zekiten zer egiten zuten”.

Gainera, erasoa egiteko ibilgailua aurrez Aretxabaletan lapurtu diote aretxabaletar bati. Ertzaintzak ez du informazio gehiago eman nahi izan, ikerketak irekita jarraitzen baitu.

Lapurrak gutxienez estankoaren kutxa erregistratzailea ostu du. Bideoak erakusten duen bezala, establezimendutik presaka irten da, eta Leintzibar kaleko espaloian itxaroten zion auto batean sartu da, ihesaldiarekin jarraitzeko.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen