Atletismo eskolako entrenamenduak urriaren 7an hasiko dira

0
316

Testua: Arrasate Atletiko Taldea.

Atletismo eskolako entrenamenduak  urriaren 7an hasiko dira. Atletismo egitea nahi duten guztiak Arrasaten dauden Mojategiko pistetara hurbil daitezke.

Entrenamenduak adin eta kategoriaren bitartez prestatuko dira: BENJAMINAK (2013 eta 2012, urteetan jaiotakoak), ALEBINAK (2011 eta 2010, urteetan jaiotakoak), INFANTILAK (2009 eta 2008urteetan jaiotakoak),CADETE (2007 eta 2006, urteetan jaiotakoak), JUBENIL (2005 eta 2004 urteetan jaitakoak)

Atletismo eskolako entrenamenduak urriaren 7an hasiko dira. Saioak asteazken eta ostiraletan izango dira, eta ordutegia arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara izango da, benjamin, alebin eta infantil kategoriaren kasua.

Benjaminen entrenamenduei dagokionez, korrika egiten ikasi, koordinazioa, lasterketa laburra, jauziak eta jokoak izango dira besteak beste.

Alebinen kasuan, koordinazio ariketak, lasterketa laburrak, multi-saltoak, jauzi ezberdinak, jaurtiketa eta sokara igoerak landuko dira besteak beste.

Infantilen entrenamenduetan aldiz, era askotako lasterketak, jauziak, heziak, jaurtiketak eta pertika jauzia landuko dira besteak beste.

Gainontzeko kategoriei dagokionez, bakoitzaren ezaugarriak eta egun libreak kontuan izanik entrenamendu zehatzak prestatuko dira

Informazioa eta izen ematea:  www.arrasateatletiko.com

KORRIKAN JOLASTU ETA IKASI !!!!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen