Asier Blasek hitzaldia eman du Goienagusik antolatuta

0
576

Goienagusiren eskutik, Asier Blasek ‘Ameriketako Estatu Batuetako sistema politikoa eta 2024ko hauteskundeak’ hitzaldia eskaini du gaur goizean Kulturaten. Hizlariak Politika eta Administrazio Zientzia saileko irakaslea da eta Amerikako Estatu Batuetako sistema politikoa azaldu dio bertaratu diren herritarrei.

Hitzaldi honen helburua bikoitza iza da. Alde batetik, Amerikako Estatu Batuetako sistema politikoa ezagutu eta ulertu eta, bestaldetik, 2024ko hauteskunde emaitzak aztertzea.

Lehen partean sistema politikoaren erakunde nagusiak aztertu dira (Kongresuko bi ganbarak, presidentea, Auzitegi Gorena eta sistema federala) eta hauen arteko pisu eta kontrapisu jokoa. Ondoren, gizartearen eta lehia politikoaren ezaugarri nagusiak azaldu ditu Asierrek.

Azkenik, bigarren partean 2024ko hauteskunde lehia errepasatu, emaitzak aztertu eta aurrera begirako klabeez hausnartu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen