Goienagusik antolatutako hitzaldi zikloaren barruan, gaur goizean Asier Blasek ‘Gerra eta errusiar inbasioa Ukranian: zer gertatzen ari da?’ hitzaldia eskaini du. Blasek Ukrainaren eta Errusiaren arteko gerra nola eta zergatik hasi den errepasatu du, baita bi herrialdeen arteko harremana historian zehar, eta gainerako herrialdeen eta NATOren jarrera gatazkari dagokionez. Era berean, gerra horrek egoera soziopolitiko orokorrean izan ditzakeen ondorioak eta gatazka zabaltzeko arriskua aztertu ditu.
Hitzaldian Asier Blasek azaldu duenez, “Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazkan, NATOren eta Errusiaren arteko gerra da. Ukrainarekiko enpatia eta elkartasuna erakutsi behar diren arren, horrek ezin gaitu itsutu behar. NATOk ez du bete Ukrainak aliantza atlantikoan sartu ezin duen nazioarteko akordioa. Egia da Errusiak modu proaktiboan jokatu duela Ukraina erasotzean.”
Blasek ere gogorarazi du gerra ez dela orain hasi. “Gerra 2014an hasi zen, Donbassen sortu zen eta gaur egungo egoerara iritsi den gatazkarekin. Egoera berria ez bada ere, antzeko egoerak bizi izan dira Jugoslavian, Afganistanen, Iraken,… Baina Ukrainako gerraren kasuan, gatazkaren parte sentitzen gara, gerra egoera Europako edo munduko beste herrialde batzuetara iristeko beldurra baitago.Horren ondorioak egunero sentitzen ditugu, batez ere arlo ekonomikoan.”