Artisau azokak giroa jartzen ari zaio Santamasei

0
764

Gaur goizean, Eskuartean elkarteak antolatuta,  artisau azoka ireki dute Seber Altube plazan. Beste urte batzuetan abenduaren 23an eta 24an martxan egon da  arrasatearrek Gabonetako erosketak egiteko aukera izan dezaten. Aurten, Santamas azoka egin ez denez, eskulanak salgai jarri dituzte gaur, abenduak 22.

Azoka zabalik egongo da gaur eta bihar, abenduak 23, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 14:00etara eta arratsaldeko 16:30etik 20:30era. Abenduaren 24an, osteguna, goizez bakarrik egongo da zabalik.

Azokan artisau-artikuluak aurki daitezke, hala nola txotxongiloak, bitxiak, ilustrazioak, osagarriak, dekorazioa, zeramika, ehungintza eta beste gauza asko. Antolatzaileek osasun agintariek gomendatutako neurriak hartu dituzte, Covid-19k kutsatzea saihesteko: edukiera, distantzia soziala, maskarak eta gel hidroalkoholikoa.



ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen