Artilusio antzerkia eskaini du Markeliñek Seberon

0
741

Gaur arratsaldean, uztailak 23, Artilusio izeneko haur antzezlana eskaini dute Markeliñe konpainiaren eskutik Seber Altube plazan. Antzezlan hau Udazabal egitarauaren baitan antolatu dituzten kaleko kontzertu eta antzezlanetako bat da.

Udazabal amaitzeko oraindik pare bat kontzertu falta dira baina gaurkoa izan da azken antzezlana. Eguraldi apartarekin, jende mordoa bildu da bertan.

Artilusio antzezlanari dagokionez, Greta izeneko adineko emakume bat izan da protagonista. Gretak irudietan ikusi daitekeen makina berezia maneiatu du, funtzionatzeko liburuz elikatzen dena. Artilusio, bere pertsonaiekin eta bere makinarekin, liburuak eta irakurketak irudikatzen duten horretan zentratu da: Lekuz aldatzea, bidaiatzea, urruntzea norberaren barrua aurkitzeko…

Antzerkiko argazki batzuk

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen