2.6 C
Bergara
Asteazkena, 31 maiatza, 2023

antzezlana

‘Lubaki lainotsua’ antzezlana izango da igandean

'Lubaki lainotsua' antzezlana izango da igandean. Helduentzako pentsatuta dagoen ekimena da eta AXT Teatroren eskutik dator Amaia Antzokira. Sarrerak, hamar euroko prezioa dute. Honetaz gain, antzezlana arratsaldeko 19.30-etan hasiko dela adierazi dute antolakuntzatik.

Barsanti konpainiaren ‘Legea gu gara’ antzezlanak itxi du aurtengo Udazabal

Barsanti konpainiak Udazabal jaialdia itxi du ‘Legea gu gara’ lanarekin, Sebero Altube plazan. ‘Kale Gorrian’ antzezlanaren jarraipena da, azken 3 urteotan Barsanti konpainiak hainbesteko arrakasta lortu duena. Hori da, hain zuzen ere, elkarte honek behar izan duen denbora Euskal Herriko zein estatuko kaleko arteen egungo panoraman erreferentetzat hartzeko.

‘Tartalo, gaztaren sekretua’ antzezlana bihar Amaia antzokian

'Tartalo, gaztaren sekretua' antzezlana izango da bihar Amaia antzokian arratsaldeko 17.00-etan. Umeendako antzezlana da eta, Logela Multimediaren eskutik heltzen da Arrasatera. Sarrerak, bost euro kostua dute.

‘Konpromisoa’ antzezlana igandean Amaia Antzokian

'Konpromisoa' antzezlana igandean aurkeztuko da Amaia Antzokiko eszenatokiaren gainean Zuhaitz Gurrutxaga, Ramon Agirre eta Joseba Apaolaza aktoreekin. Sarrerak hamar euroko prezioa izango dute.
- Advertisement -

Latest News

- Advertisement -