Arrasaten TAO sistema herritarrekin zehazten

0
1087

TAO proiektua zirriborroa herritarrei azaltzeko hitzordua uztailaren 22an, arratsaldeko 18etatik 20etara, Udal areto nagusian izango da.

Urtarriletik martxora bitarte TAO proiektua herritarrei aurkezteko eta herritarren ekarpenak jasotzeko prozesua jarri zen martxan. Horretan, jasotako 400 eskaera/ekarpenak sailkatu ziren gaiaren arabera eta ausaz hautatutako herritarren lan mahai batek horiek landu, eta TAO proposamena egokitzeko proposamenak landu zituen. Udalak, proposamen horiek aztertu ditu martxoa eta ekaina bitarte, eta erabaki berri du TAO proiektu zirriborroaren egokitzapena.

BATZARRAREN HELBURUA: interesa duten herritarrei zuzenean azaltzea hasieran mahai gaineratutako TAO proiektu zirriborroa nola egokitu den herritarrengandik jasotako ekarpen eta eskaeren arabera.

COVID 19 egoera dela eta, batzarra honelako protokoloaren arabera izango dira:

  • Udaletxeko sarreran, eskuetarako desinfektantea izango da, eta derrigorrezkoa izango da ematea.
  • Pertsona bakoitzak bere muxukoa edo maskara eraman behar du. Aretoan segurtasun distantziak mantenduko dira.
  • Ordu erdiko aurkezpen txandak egingo dira, horrela talde bakoitzak denbora horretan egon ahal izango du proiektua ezagutzen. Hitzordu zehatzak honakoak dira: 18etan, 18:30etan, 19etan eta 19:30etan.
  • Bilera bakoitzak ordu erdiko iraupena izango du, eta eskema hau izango du:

LAN GAIAK:

  • Urtarriletik hona gertatutako prozesuaren kokapena
  • TAO proiektu zirriborroari egindako ekarpenak/esakerak gai blokeen arabera.
  • Gai blokeak TAO proiektuan txertatzeko herritarren lan mahaiak egindako proposamenak.
  • Hirigintza eta mugikortasun batzordearen lanketa eta erabakiak, ondorioz, TAO proiektua berrituta.
  • Partaideen balorazioak.
  • OTA proiektua martxan jarri bitarteko urratsak.
  • TAO ezartzeko erabakia 2018an Mugikortasun planarekin batera onartu zen. Horretarako Arrasateko Udalak 3 lan-faseen bidez informatu zituen herritarrak:
  • 5000 eskuorri bidali zituen TAO jarriko zela informatuz, baita ere galderak egiteko aukerak egongo zela, bai on-line, baita ere modu presentziapean.
  • Urtarrilean panelen bidez eta bileren bidez herritarrei informazioa helarazi zen, proiektuaren zirriborro baten bidez.
  • Bilera bereziak ere egin ziren  hainbat zerbitzu eta erakundeekin, adibidez, merkatariekin.

Bileren helburua zen lanaren norabidea azaltzea, ze ezaugarriekin diseinatu zen proiektua, eta aukera zegoela ekarpenak egiteko.

Eskaerak 8 multzotan bildu ziren, banan-banan kudeatzeko aukera ez zegoelako:

  • Tarifak
  • Zonaldeak
  • Egoiliar txartela nola eskuratu
  • Gune berriak gehitzeko eskaerak
  • Komertzio eta auzoetatik datozenentzako aparkalekuak.
  • TAO gunenen aldaketak
  • Eguneko txartela aparkatzeko, batez ere lanera datozenak

Azpiegiturak  inguruan:

o   Disuasio-aparkalekua

o   Bide gorria

o   Bus linea berria

25 herritar osatutako 3  lan-bilerak egin ziren gai hauek jorratzeko, egindako ekarpenei erantzuna emateko.

Honen inguruan, Arrasateko Udalak hainbat aldaketa egin ditu proiektuan. Maria Ubarretxena alkateak azpimarratu duenez “TAOren tarifak ez da sistema errekaudatorioa, udalaren asmoa ez da irabaztea, TAOa mantentzeko baizik.” Tarifei zehaztu gabe daude, baina helarazitako tarifak baino baxuagoak izango dira.

  •  Lehenengo 30 minutu doan izateko erroldatuentzat.
  • 3 txandakako aparkaleku izango dira Amaia antzokiaren ondoan dagoen antzekoa.

o   Amaia antzokia

o   BM

o   Munar

Farmazien parean aparkatzeko espres guneak

  • TAO Gelma, Aldai eta Ospitalera irekiko da. (kasu honetan gune mistoa izango da espres eta urdina)
  • Biteri eta Laubideko parkingeko tarifak merketzea
  • Disuasio-aparkalekua Arruenan eta bus linea berezia.
  • Autobusen tarifak merketzea
  • Araba etorbidean 8 orduko tarifa bereziarekin aparkalekuak.

TAOa leihaketa publikoara aterako da, eta 5 lan-postu berri sortuko ditu: txartela lortzeko bulegoaren langilea eta lau begirale.  Sistema berria 2020ko martxoan jarriko da martxan, eta aurretik plenoak onartu beharko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen