Barne Ministerioak emandako datu ofizialen arabera, eta botoen %100 zenbatuta, EH Bilduk botoen %36,56 lortu du. Bigarren indar politikoa PSOE-PSE izan da, 2.515 botorekin (%22,49) eta hirugarren EAJ, botoen %21,92 lortuta (2.451 boto). Sumarrek 1.286 boto lortu ditu, %11,50. PPk 542 boto lortu ditu, %4’84, eta Vox-ek 132, botoen %1,18.
Arrasaten botoak jaso dituzten beste alderdi batzuk ondokoak izan dira: Recortes Cero 45 boto (%0,40), Pacma 38 boto (%0,33), Escaños en Blanco 18 boto (%0,16), FO 16 boto (%0,14), PCTE/ELAK 4 boto (%0,03) eta PUM+J 4 boto (%0,03).
Arrasaten parte-hartzea % 66,47koa izan da, 2019ko hauteskunde orokorretan baino %1,64 gutxiago.






