Arrasateko Udalak eta Gurutze Gorriak elkarlanean, Elkartasun txartela jarri dute abian, Eroskirekin lankidetzan, 93 familia zaurgarriri erosketak bermatzeko

2
583

Testua: Arrasateko Udala, Debagoieneko Gurutze Gorria, Eroski

  • Arrasateko Udalak eta Gurutze Gorriak pandemiaren ondoriozko Alarma Egoera ezarri berritan jarri zuten abian herritar zaurgarrienei gutxieneko baliabideak bermatzeko laguntza ekonomikoa: espezietan gauzatzen da Udalak kostua asumituz, erosketak eginaz, eta horien banaketa Debagoienako Gurutze Gorriaren lankidetzaz egiten ari da Udala.
  • Laguntzaren onuradun kopuruak gora egin du eta logistika errazte aldera, Eroskirekin lankidetzan, Elkartasun Txartela sortu da: Udalak txartel horretan kargatuko du onuradunaren beharrei aurre egiteko erosketa-dirua, eta onuradunak berak burutuko ditu erosketak Gurutze Gorriaren laguntza fisikorik gabe.
  • Udala: “Lehen unetik ‘armarri soziala’ eraiki dugu. Babesik gabe dauden kolektiboen egoera arintzea da helburua, Inor ezin dela atzean geratu.

Koronabirusaren aurrean, Arrasateko Udalak bi premisa nagusirekin egin du lan: herritarrak babestu eta ehun ekonomikoaren sustapena. Covid 19aren pandemiak egoera sozial eta ekonomiko larria eragin du; ekarri du bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden herritarren bizitza erabat okerrera baldintzatzea.

Esan bezala, lehen unetik ‘armarri soziala’ eraiki nahi izan du Udalak, beste erakundeek jaulki dituzten laguntzen osagarritasuna bilatuz. Gizarte Zerbitzuen sailaren bidez, egoera larrienei erantzuna eman nahi izan die gutxieneko babesa bermatze aldera. Hori horrela, herritar zaurgarrienei gutxieneko baliabideak bermatzeko laguntza ekonomikoa jarri zen abian
martxoaren bigarren hamabostaldian, pandemiaren ondoriozko Alarma Egoera deitu berritan. Laguntza neurri hau espezian gauzatzen da Debagoieneko Gurutze Gorria erakundearekin lankidetzan.

Egun, guztira 93 familia unitatek jasotzen dute laguntza. Kopuruak gora egin du denbora gutxian. Horrek Gurutze Gorria eta Udalak hasiera batean adostutako metodologia zaildu du: laguntza ekonomiko horren onuradun kopuruak gora egin duen neurrian, logistika zaildu da, eta bestalde ikusi da laguntza behar duten familia unitate asko autonomoak direla erosketak
eurek egin ahal izateko eta erosketa saskia erabakitzeko euren familia unitatearen beharretara egokituta.

Laguntza bermatzeko, Elkartasun txartela
Gauzak horrela, ikusi da zailtasunak saihesteko modua Elkartasun Txartela deritzona abian jartzea dela. Txartel hau abian jarri da Eroskirekin adostu berri den lankidetza hitzarmena medio. Proiektua Udalak, Eroskik eta Gurutze Gorriak garatuko dute.

Gizarte Zerbitzuek jarraituko dute eskaria jasotzen eta onartzen. Onuradun bakoitzari txartela egin eta Udalak izendatutako zenbatekoarekin Arrasateko Eroskiren bi dendatan erosketak egin ahal izango ditu familia unitate bakoitzak. Astero aginduko dira errekargak, erabileraren arabera eta aurrez onartu ziren muga ekonomikoen barruan.

Ezintasunen bat duten herritarrei, zeinak ezin duten saltokira bertaratu, Udalak orain arteko zerbitzu bera eskaintzen jarraituko du Gurutze Gorriaren bitartez.

Udalak, kontuan izanda herriko merkataritzak bizi duen egoera, aztertu du saltoki txikiekin burutzea ekimen hau. Hala ere, alde batetik familia kopuru onuradun handiak eta bestetik, erosketa saski bakoitzaren produktu mota ezberdinak eta hauek erosketa bakar batean eskuratzeko zailtasunak medio, egokiagoa ikusi da beste batzuk izatea herriko merkataritzaren
sustapen bide. Horien artean daude erosketa bonoak, kultur ekintzen dinamizaziorako errekurtsoak, tokiko merkataritzaren aldeko kanpaina, edo merkataritza sustapenerako laguntzak. Bestalde Udalak, ur tasa, zabor tasa eta bide okupazioaren seihileko bonifikazioa eta terrazen espazioa biderkatzeko baimena eman du.

Etxez-etxeko laguntzekin aurrera
Gainera, pandemiaren aurrean, Gurutze Gorriarekin elkarlanean, COVID-19ari aurre egiteko Erantzun Plana osatu zen, bi neurri nagusi abian jarriz: Konfinamenduan edo berrogeialdi-neurriek eraginda bakandurik dauden pertsonei etxez etxeko laguntza eskaini eta arrisku
taldeetan dauden pertsonei jarraipen telefonikoa gauzatzea. Guztira 100 bolondres inguru mobilizatu dira eta 34 pertsona artatu dira, batez ere, erosketak, medikamentuak edota pertsona nagusiei arreta eginaz.

Beste alde batetik, 80 urtetik gorako herritarrei deitu die Udalak banan-banan laguntza eskaintzeko, erosketak egiteko, jarraipen telefonikoa, etab.

2 IRUZKIN

  1. Arrasateko udalak azaldu beharko du:

    *Zertaran datzan Eroskirekin egindako lankidetza hori. Zer irabazten duen herriak lankidetza horretatik (baldin eta irabazten badu).

    *Zergatik ez duen herriko saltoki txikiak lehentsi. Ziur nago herriko saltokiek gobernu hau prest egiteko ez dagoen “koordinazio” lana egingo zutela. Gogoratu negozio txikiek behar dutela zuzeneko laguntza, superfizie handiek badituzte nahikoa baliabide. Gainera, zergatik Eroski eta ez beste supermerkatu bat?

    *Testu hau jakinarazpen bat egin eta gobernuaren burua justifikatzeko izan da, bide batez. Non daude herriko komertzioetan gastatzekoak ziren bonoak? Ibai Artekoak irratian esan zuen ez zuela inolako berririk ez bonoez ezta beste inolako diru laguntzez ere.

    *Zergatik Gurutze Gorriarekin bai eta Zaintza sarearekin horrelako jarrera?

    Gobernu honek ez du herriarekin konektatzen, zintzotasuna falta zaio eta ikusten da ez dutela Arrasate bape ondo ezagutzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen