Udalak 195.600 € bideratu ditu zuzenean 91 ostalaritza establezimendutara

0
350

1.000 eta 1.400 euro arteko laguntzak izan dira hilabete bakoitzeko, langile kopuruaren arabera: 0-3 langile arteko 64 establezimendu lagundu dira 128.000 eurorekin (1.000€ bakoitzari hilabeteko), 4-6 langileko 20 saltoki 48.000 eurorekin (1.200€ bakoitzari hilabeteko), eta 7 langile edo gehiago dituzten 7 saltoki izan dira onuradunak, 19.600 eurorekin (1.400/hilabeteko). 

Diru-laguntza zuzenez gain, terrazetan zerbitzua emateko beharrezko diren inbertsioetan laguntzak eskaini ditu Udalak. Baita ur eta zabor tasaren eta terrazen kuotaren hobariak eta terrazen azaleraren zabalpenak. 

Arrasateko 91 ostalaritza establezimenduk jaso dituzte itxita egon diren hilabete bakoitzeko 1.400 euro-arteko Udalaren diru-laguntza zuzenak. Guztira 195.600€ bideratu ditu Udalak funts honetara. Laguntza bi hilabetez eman da, itxita egondako bi hilabeteei dagokiena (2020ko azaroa eta abendua).

Azaroan jarri zituen abian Udalak diru-laguntza zuzenak, Arrasatek zuen Covid-19aren kutsatze datuen ondorioz, ostalaritzari establezimenduen itxialdiaren eragina leuntzeko helburuarekin. 1.000 eta 1.400 euro arteko laguntzak izan dira hilabete bakoitzeko, langile kopuruaren arabera:

  • 1.000 euroko diru-laguntza zuzena itxita egondako hilabete bakoitzeko 0-3 langile artean dituzten ostalaritza saltokiei. 64 establezimendu lagundu dira 128.000 eurorekin. 
  • 1.200 euroko diru-laguntza zuzena itxita egondako hilabete bakoitzeko 4-6 langile artean dituzten ostalaritza saltokiei. 20 eskaera egon dira eta 48.000 euroko laguntza bideratu da orotara. 
  • 1.400 euroko diru-laguntza zuzena itxita egondako hilabete bakoitzeko 7 langile edo gehiago dituzten ostalaritza saltokiei. 7 saltoki izan dira onuradunak, 19.600 eurorekin. 

Diru-laguntza zuzenez gain, Covid-19aren pandemiagatik 2020an ostalaritza eta bestelako aktibitateek kalean jarritako terrazetan zerbitzua emateko beharrezko diren inbertsioetan laguntzak eskaini ditu Udalak; 2021ean bigarren deialdi bat zabalduko da. Era berean, 2021ean jarraipena izango dute ere ur eta zabor tasaren gainean 2020an ezarritako hobariek eta baita terrazen kuotaren hobariak eta terrazen azaleraren zabalpenak ere. 

Udalak nabarmendu du “kontziente dela ostalaritzaren sektorea bizitzen ari den egoeraz. Badakigu taberna eta jatetxeen itxialdiak kalte handiak eragin dituela eta diru-laguntza hauekin, beste erakundeen laguntzekin osagarriak izan direnak, eragin hori leuntzea izan dugu helburu”. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen