Musakolako Jai Batzordeak jaialdiaren kartel osoa aurkeztu du.
Kartela: Muskolako Jai Batzordea.
Musakolako Jai Batzordeak aurtengo San Isidrock jaialdiaren kartel osoa eman du ezagutzera. Kontzertuak maiatzaren 12an eta 13an izango dira, Musakola auzoko jaietan. Ostiralean, maiatzak 12, Even Gamboa, J. Ropero, Mutiko, Tatta eta Denso arituko dira San Isidro plazan gaueko 22:00etatik aurrera. Ondoren DJen txanda izango da. Larunbatean, maiatzak 13, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Iskanbila, Neallta Fola, La Excavadora, Kontralde eta Kañeria 13 taldeek joko dute. Azpimarratzekoa da larunbateko kontzertuan La Excavadora taldeak disko berria aurkeztuko duela.




