Testua: Arrasateko Mugimendu Feminista.
Etxeetan, lantokietan eta harremanetan langile klaseko emakumeak izaten jarraitzen dugu zaintza sostengatzen dutenak. Denboren eta baliabideen pobrezia pilatzen jarraitzen dugu. Lanaldi bikoitzekin, zerbitzu publiko urri eta prekarioak ordeztuz, denera iritsi ezinik, eta bidean gure bizitzak immolatuz.
Horregatik guztiagatik, mugimendu feminista berriro aktibatu da. Zaintzak irauli nahi ditugu dena aldatzeko. Egungo zaintza erregimen kapitalista eta patriarkala eraldatzeko asmoz, mobilizazio-prozesu bati ekin diogu. Eta, lehen mugarria martxoaren 8an ezarri nahi dugu.
Mobilizazio-prozesuaren berri izan nahi baduzu eta Arrasaten martxoaren 8rako antolatu ditugun mobilizazio ezberdinak zeintzuk izango diren jakin nahi baduzu
- Bilera informatiboa
- Otsailak 27, astelehena
- 19:00
- Jokin Zaitegi gela (Kulturate)