Arrasateko Mugimendu Feministak martxoak 8ko egitaraua kaleratu du

0
608

Testua eta kartela: Arrasateko Mugimendu Feminista.

Aurtengoan feminismoekin posizionatzeko ausardia aldarrikatuko dugu martxoaren 8an, norbere erosotasunetik ateratzeko aldarri gisa eta erresistentzia eta ofentsibarako lubaki gisa.

Arrasateko mugimendu feministatik kaleak hartzeko deia egin nahi dugu, horretarako deialdi mobilizatzaile nagusia martxoaren 8an arratsaldeko 18:00etan Seberotik abiatuko dugun manifestazioa izango da.

Manifestazioaren ondoren trikipoteoan jarraituko dugu eta gaueko 21:00etan Uarkapen “Zuk ekarri, zuk jan” afari herrikoiaren bueltan elkartzera dei egiten ditugu Arrasateko emakume*, trans eta bollerak. Uarkapeko afarian parte hartzeko tiketak datorren asteartean, martxoaren 4ean, 2 euroren truke banatuko ditugu Portaloian jarriko dugun postuan. Gaualdia dantzan amaitzeko 00:30etatik aurrera DJ Putzu-ren eskutik jaialdi feminista egingo dugu Irati Topalekuan.

Har ditzagun kaleak eta segi dezagun aliantzak eraikitzen oldarraldiz beteriko garai hauetan. Elkartu gaitezen, saretu gaitezen. Batu ditzagun indarrak herri eta jendarte feminista bat eraikitzera bidean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen