Maider Arregi Markuleta, Oihana Iguaran Barandiaran, Agin Laburu Rezola, Andoni Rekondo Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso eta Iñigo Mantzizidor Larrañaga ariko dira nor baino nor gehiago. Saio erabakigarria abenduaren 1ean, igandea jokatuko da.
Kartela: Antolakuntza.
Ekitaldi honetan Imanol Artolak egingo ditu gai-jartzaile lanak, herrialdeko final nagusirako txartelak jokoan. Momentuz (azaroaren 20ko eguerdian) sarrerak online eros daitezke.
Ildo honetan, Antolakuntzak azaldu du “aurrez sarrera guztiak agortzen ez badira, saioaren egunean 16:00etan zabalduko dela txarteldegia”.
Era batera zein bestera, Uarkape pilotalekuko “ateak 16:00etan zabalduko dira, eta sarrerak ez dira zenbakituak”. Finalaurrekoa 17:00etan hasiko da.




