Maiatzaren 25ean amaitu zen Euskaraldiaren laugarren edizioa, hileko 15etik 25era egin zen ekimena. Antolakuntzatik adierazi duten bezala ekimenaren benetako helburua orain hasten da, 11 egunetako aldiak ez du amaierarik. Euskaraldian parte hartu duten entitateek antolakuntzatik galdetegi hau betetzea eskatu dute, hurrengo urteetarako balorazioarekin hobetzeko.
“Eta orain zer? orain dator erronkarik handiena. Ez dezagun Euskaraldia 11 eguneko ariketa isolatu gisa ikusi. Aldaketa ez baita egun batetik bestera gertatzen; prozesu bat da, eta prozesu horretan jarraitzeko konpromisoa behar dugu”.




