2.6 C
Bergara
astelehena, 9 azaroa, 2026

Josune Blanco

Arrasatek aurretiazko borondateen dokumentuari buruzko bi saio hartuko ditu azaroan

Arrasaten aurretiazko borondateen dokumentuari (ABD) buruzko bi saio egingo dira azaroan, herritarrei dokumentuaren berri emateko eta hura formalizatzeko aukera eskaintzeko. Dokumentu horren bidez, pertsonek beren osasun-arretari eta zaintzei buruzko nahiak eta lehentasunak jasota utz ditzakete, etorkizunean erabakiak beren kabuz hartu...

HorKonPon proiektuak konponketa tailerra antolatu du jakintza trukaketa sustatzeko

HorKonPon proiektuak konponketa tailer bat antolatu du, josketa eta teknologia ardatz hartuta. Ekimenaren helburua belaunaldi ezberdinen arteko jakintza trukaketa sustatzea da. Tailerrean, adineko parte-hartzaileek josketaren inguruko ezagutzak partekatuko dituzte gazteekin, eta gazteek, aldiz, teknologiaren inguruko aholkuak eta laguntza eskainiko dizkiete...

Udal Bibliotekak lupa mota berriak jarri ditu irisgarritasuna hobetzeko

Arrasateko Udal Bibliotekak lupa mota berriak erosi ditu, bere zerbitzuak pertsona guztiengana irisgarriago egiteko eta irisgarritasunarekiko duen konpromiso sendoari eutsiz. Helburua da ikusmen arazoak dituzten pertsonek ere liburutegiko baliabide eta jarduerak eroso eta autonomiaz erabili ahal izatea. Liburu bat irakurtzea...

Biterin ospatu da Lore Gazteak eta Marcillako Dantzarien emanaldia

Gaur eguerdian, Biteri plazan, Lore Gazteak eta Marcillako Dantzariek dantza emanaldia eskaini dute, jende ugari bertaratu da ikustera. Eguraldiagatik lekuz aldatu behar izan dute saioa, baina horrek ez du emanaldia moztu eta giro bikaina sortu da. Bi taldeek batera dantzatu...

Smartlog Ointxek Siroko Gijon mendean hartu du, 77-65

Smartlog Ointxek garaipen garrantzitsua eskuratu du, Siroko Gijon talde asturiarrari 77-65 irabazita. Hiru porrot jarraian zekartzan arren, aurkari arriskutsua zen Gijon, baina Arrasateko taldeak partida osoan erritmo egokia ezarri eta aurkariaren jokalari onenak ondo kontrolatu zituen, bereziki lehen hiru...

Manifestazio jendetsua Palestinaren alde Arrasateko kaleetan

Gaur arratsaldean, Debagoieneko Palestinaren Aldeko Sareak deitutako manifestazioak erantzun zabala izan du herrian. “Israel genozida. Palestina askatu” lelopean, herritarren ahotsa ozen entzun da kaleetan, eta ibilbidean zehar aldarriak indartzeko askotariko ekintzak egin dituzte. Debagoieneko herritarrak Palestinaren aurka izandako erasoak...

Uri-ren azken uneko golak garaipena eman dio Mondrateri

Gaur arratsaldean jokatu da Mondratek eta Lagun Onak taldearen aurteko norgehiagoka. 4-3 irabazi dute, hasiera batean errezagoa zirudien neurketa batean. Garaipen honekin, talde arrasatearra sailkapeneko bigarren postuan kokatzen da. Hasieratik etxekoak izan dira nagusi, eta Lagun Onaken autogol batekin...

Arrasate Eskubaloik denboraldiko lehen garaipena lortu du Aloña Mendiren aurka

Arrasate Eskubaloiak gaur arratsaldean denboraldiko lehen garaipena lortu du Iturripen, Aloña Mendiren aurkako derbi bizian. Etxeko taldeak 27-25 irabazi du, intentsitate handiko eta oso parekatua izan den norgehiagokan. Lehen zatian markagailua oso estua izan da, eta talde bietako inork ez...

Giro ederra Ekin Emakumeak elkartearen 30. urteurreneko bazkarian

Ekin Emakumeak elkartearen 30. urteurreneko ospakizunak bazkari bero eta alaiarekin jarraitu du gaur eguerdian Ferixalekuko jantokian. Guztira 50 lagun inguru bildu dira mahaiaren bueltan, urte hauetako ibilbidea eta elkarrekiko harremanak ospatzeko. Bazkalostean jaia Kulturaten jarraitu du, musika eta dantza artean....

1962an jaiotakoak kintada ospatzen ari dira Tolosan

1962. urtean jaiotako arrasatearrak gaur ari dira kintada ospatzen. Goizeko 9:45ean irten dira autobusez Arrasatetik, eta Tolosan dabiltza egunpasa, giro ezin hobean. 11:00etan hasi dute eguna Tolosako erdigune historikoan egindako bisita gidatuarekin, eta ondoren lunch txiki batekin indarrak hartu...

About Me

33 MEZU
0 IRUZKIN
- Advertisement -spot_img

Latest News

Arrasatetik Xiberuko ikastolak eta Nafarroa hego-erdiko euskalgintza lagundu daitezke

Izan ere, martxan dira Ikaskoli eta Errigora ekimenak, tokiko produktuen saskiak online erosgai. Erositako otarreak Arrasateko AEDn eta AEKn...
- Advertisement -spot_img