Arrasateko EAJk elkartasun osoa bidali die Valentziako kaltetuei

0
543

Lokatz eta zabor artean esnatu dira Valentzian, asteartetik asteazkenera bitartean botatako euri jasek ondorio latzak utzi dituzte. Han inoiz izandako hondamendi naturalik handiena gertatu da aste honetan: gutxienez 155 lagun hil dira euriteen ondorioz. Arrasateko EAJk sare sozialez bidez elkartasun osoa bidali die Valentzian, Gaztela-Mantxan eta gainerako herrialdeetan kaltetu dituenei.

“EAJ-PNV Arrasatetik gure elkartasun osoa bidaltzen diegu #DANA-k Valentzian, Gaztela-Mantxan eta penintsulako gainerako herrialdeetan kaltetu dituenei. Badakigu une zailak direla, baina zuekin gaude suspertzeko urrats bakoitzean. Adorea eta indarra!” https://www.instagram.com/p/DByP1KaNOpd/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen