Arrasateko EAJ-PNV
arrasate
Arrasateko EAJ-PNVk haurrentzako eskaintza iraileko lehen egunetara zabaltzea proposatu du, familien kontziliazioa errazteko
Arrasateko EAJ-PNVk proposatu du Udalak iraileko lehen egunetarako haurrentzako jarduera-eskaintza berezi bat martxan jartzeko aukera aztertzea, ikasturtea hasi arte familien kontziliazioa errazteko. Talde jeltzalearen ustez, urtero errepikatzen den hutsune bat dago udako oporren amaieraren eta ikasturte hasieraren artean. Iraileko...
HIRIGINTZA ETA OBRAK
EAJ-k salatu duenez, «EH Bilduk ez du bete Gudarien Plaza berritzeko emandako hitza»
Arrasateko EAJ-k ohar baten bidez salatu duenez, «hiru urte igaro dira legealdia hasi zenetik eta EH Bilduren udal gobernuak San Andresko bizilagunei emandako hitza ez du bete: Gudarien Plaza berritu gabe jarraitzen du eta, are larriagoa dena, udal aurrekontuetatik...
EKONOMIA ETA LANA
Arrasateko EAJ-PNVk «premiazko udal babes-sare» bat lantzea eskatu du, mundu-gerrak dituen ondorio ekonomikoei aurre hartzeko
Arrasateko EAJ-PNVk larrialdiko mahai tekniko-politiko bat berehala sortzeko eskatu dio Udalari, Estatu Batuen, Israelen eta Iranen arteko gerraren gorakadaren aurrean. Gatazka horrek munduko ekonomia are gehiago astinduko duela eta Arrasateko ekoizpen eta gizarte sarea zuzenean kolpatuko duela ohartarazi dute. Talde...
HIRIGINTZA ETA OBRAK
Arrasateko EAJ-PNVk errepideak asfaltatzeko plana gaitzetsi du eta inbertsioak eskatu ditu
Jeltzaleek uste dute urtean bideratutako 220.00 euroak ez direla nahikoak eta gainera Udalak aurreikusitakoaren %20a exekutatu gabe utzi duela. Argazkia: Arrasateko EAJ-PNV Arrasateko EAJ-PNVk salatu du EH Bilduren Udalak ez duela behar adinako plangintzarik eta exekuziorik udalerriko errepide sarearen egoerari dagokionez....
Albisteak
2026ko aurrekontuen finantzaketa ereduen inguruko eztabaida piztu da
Gaur goizean EAJ-PNVk agerraldi publikoa egin du, udal aurrekontuak eta zorpetze ereduak eztabaidagai hartuta. Jeltzaleek salatu dutenez, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen gobernuak proposatutako mailegu ereduak 9,5 milioi euro inguru ordaintzera eramango luke udalerria interesetan, eta beraien proposamenarekin kopuru...
Albisteak
EAJk 2026ko udal aurrekontuen “zuzenketak” aurkeztu ditu: “Iturripe bai, buru pixkatekin”
Arrasateko EAJk 14 proposamen aurkeztu ditu 2026ko udal aurrekontuen inguruan: "Iturriperen proiektua bideragarria, arduratsua eta denboran iraunkorra izango dela bermatzea, Udalaren egonkortasun ekonomikoa arriskuan jarri gabe eta udalerriaren etorkizuna hipotekatu gabe". Alderdi jeltzaleak proposatzen du inbertsioa urte anitzetan egituratzea, hiru...
Albisteak
EAJk ordenantza “segurua” proposatu du patineteen “kaos”arekin amaitzeko
EAJ-PNV udal taldeak bere ekarpenak aurkeztu dizkio trafikoa eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak arautzen dituen ordenantzari, “ordena jartzeko, pertsonak babesteko eta mugikortasun segurua eta arduratsua bermatzeko”. Joan den urriaren 7an, EAJ-PNVk Osoko Bilkuran galdetu zuen ea Udalak patinete elektrikoen erabilera...
Albisteak
EAJk aurten Txiki Txokoa handitzen hasteko eskatu dio Udal Gobernuari
Arrasateko EAJ-PNVren udal taldeak Maalako Txiki Txokoaren handitze lanak 2025a amaitu baino lehen esleitzea eskatu dio Udalari, espazio berriak 2026ko udaberrian ateak ireki ahal izateko. “Negua dator eta Txiki Txokoaren erabilera biderkatu egiten da. Arrasateko familiek luzaroan espero zuten zabalkuntza...
Albisteak
Gorostizako igogailuen eta Udala Goikoaren lanak lehentasun bihurtzeko eskatu du EAJk
EAJk Udal Gobernuari Gorostizako igogailuen eta Udala Goikoaren urbanizazioaren proiektuei lehentasuna emateko eskatu dio. Alderdi jeltzaleak adierazi du bi egitasmoak 2024an proposatu zituela Udalaren jarduera planetan sartzeko, baina oraindik ez direla gauzatu, nahiz eta bizilagunek hainbat aldiz eskatu. EAJ-PNVren arabera,...
Albisteak
Udalaren 2026ko ordenantza fiskalen aurka egin dute EAJk eta PSE-EEk
Atzo onartu ziren behin-behinean 2026ko ordenantza fiskalak plenoan eta EAJk eta PSE-EEk aurka bozkatu zuten. Udalaren politika fiskala kritikatu zuen EAJk: "Ezin dira zergak modu orokorrean igo 16 milioirekin bankuan". PSE-EEk berriz, herritarrak "zabor-tasagatik legokiokeenaren bikoitza baino gehiago ordaintzen...
Latest News
1962an jaiotako lagunen kintadarako izen-ematea ixtear dago
Argazkiak: Antolakuntza. Topaketa azaroak 7 izango dituenean ospatuko dute, antolatzaileek prestaturiko egitarau honekin: 11:00etan Herriko plazan elkartuko dira 11:30ean bisita gidatua 13:00etan poteoa...





