7 pertsona atxilotu dituzte eta bat isundu dute, ustez, iruzurrezko erroldatzeagatik

5
2832

Isundutako pertsonari, Arrasateko bizilagun bati, espainiar Poliziak leporatzen dio bere etxean 89 pertsona iruzurrez erroldatu izana.

Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Arrasateko bizilagun bati 156.027 euroko isuna jarri diote antza 89 pertsona bere etxean iruzurrez erroldatzeagatik, gehienak atzerritarrak. Polizia Nazionalaren ikerketaren arabera, ikertuak etxean erroldatutako 89 pertsonetatik 38 gutxienez ez ziren inoiz bertan bizi izan, eta 20 lagunek onartu zuten 20 eta 300 euro artean ordaindu zituztela erroldatzeagatik. Bi administrazio-espediente ireki dizkiote Arrasateko bizilagunari antza Atzerritarren Legea hausteagatik, eta, ondorioz, 156.027 euroko bi zehapen ekonomiko jarri dizkiote.

Gainera, espainiar Poliziak erroldan iruzurrez izena eman zuten zazpi pertsona atxilotu ditu, dokumentuak faltsutzea eta Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak egotzita. Zazpi espediente ireki dira atxilotuen aurka, 1.503 euroko isunei aurre egin behar dietenak. Atxilotuetako batek errolda-ziurtagiria erabili zuen Lanbiden prestazio ekonomikoak eskatzeko, eta metodo horren bidez 29.459 euro jaso omen zituen. Poliziaren arabera, gainerako atxilotuak ere saiatu ziren Espainian bizitzeko baimenak edo osasun-prestazio bereziak lortzen.

5 IRUZKIN

  1. Kartelak kentzen, sonografuak, rotonda zapalgarriak, TAO,
    Bai udal Gobernu hau okupaturik egon da hemen batzui izorratzen azkenengo 8 urtetan.

  2. Arrasatelo Udalak ez al du adierazpenik emango? Non da alkatesaren erantzukizuna? Zergatik ez du inungo deklaraziorik egiten? Non dago udalaren erantzukizuna? Orain ez dute argarzkirik atera behar? LOTSAGARRIA. HERRIAK EZ DU HAU MEREZI

  3. Maria non zaude…??
    Ez duzu Berri zoragarri honekin argazkirik egin behar…??
    Ze lotsagarria den!!
    Ez dago inork hau kontrolatzen duena…??
    Edo hobe da beste aldea batera begiratzea…??
    Horrelako zenbat etxe daude Arrasaten…??

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen