Presentzialki 5.939 arrasatearrek eman dute bozka 14:00etarako

0
1233

Boto presentzialei dagokienez, Barne Ministerioak emandako datuen arabera, arratsaldeko 14:00etarako bozkatzera deitutako 5.939 herritarrek eman dute botoa Arrasaten, hautesleen %35,07k, 2019ko azaroaren 10eko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan baino %4,25 gutxiagok.

Gipuzkoaren kasuan, bozkatzera deitutako herritarren %38,62k eman dute botoa arratsaldeko 14:00erako, 2019an ordu berean baino %1,29 gutxiagok, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, 14:00etarako, hautesleen %37,20k eman dute botoa. 2019an baino %2,98 gutxiago.

Espainiako estatuan hautesleen %40,48k eman dute botoa eguerdiko 14:00etarako. 2019ko hauteskunde orokorretan baino %2,56 gehiago (%37,92).

Datu hauetan ez dago sartuta posta bidezko botoa.

Parte hartzeari buruzko hurrengo datuak arratsaldeko 18:30ean jakinaraziko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen