Arrasatear asko goiz joan dira bozkatzera

0
1726

Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak egiten ari dira gaur, igandea. Goizeko 9:00etan hauteslekuak ireki dira, eta sei hauteslekuetan jakinarazi digutenez, ez da inolako gorabeherarik izan hauteskunde-mahaien eraketan. Guztira 28 hauteskunde-mahai eratu dira Arrasaten. 16.932 arrasatear daude botoa ematera deituta, hauteslekuak ixten diren arratsaldeko 20:00ak arte.

Arrasatear asko goiz joan dira bozkatzera. Hauteslekuak ireki direnetik ilarak sortu dira. Bestalde, Correoseko langileek ere lan egin behar izan dute gaur goizean; izan ere, herritar asko oporretan daudenez, boto mota hau aukeratu dute. 57.559 gipuzkoarrek posta bidez bozkatu dute.

Parte hartzeari buruzko lehen datuak arratsaldeko 14:30ean jakinaraziko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen