Ardatz akademiak uztailean errefortzu eskolak eskainiko ditu

    0
    119

    Ardatz Formazio eta Ikasketa Zentroan ekainaren 28tik uztailaren 16ra klase intentsiboak eskainiko ditugu aurten ere. Matematika eta hizkuntzak landuko ditugu batik bat, baina aukera legoke beste edozein ikasgai edo alor lantzeko ere. Astebetez, bi astez edo hiru astez etorri ahal izango da ikaslea eskolak jasotzera, egunero bi orduz, goizez. Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergora bideratutako eskolak izango dira.

    Honakoa izango da ordutegia:

    • 9:30etatik 11:30etara LH eta BDHko lehen ziklorako.
    • 11:30etatik-13:30ak arte DBHko bigarren ziklorako eta Batxilergorako.

    Ikasturtea amaitzear den honetan aurrera begira jartzeko unea dela deritzogu eta bide horretan Ardatzek errefortzu eskola trinkoak eskaini nahi dizkie aurtengo ikasturtean gabeziak sumatu dituzten eta datorren urteari begira jarri nahi duten ikasleei.

    Ardatzek betiko metodologiarekin jarraituko du; gelako ikasle gutxirekin, eta arreta indibiduala eskainiz. Irakasle aditu eta arituen urteetako esperientzia oinarri harturik kalitatezko hezkuntza eskainiko du, beti ikaslearen behar eta interesgune akademikoak erdigunean jarriz.

    Informazio gehiago nahi izanez gero Ardatzeko bulegoarekin jar zaitezkete harremanetan 943044702 telefonora deituz edo info@ardatz.net-era mezu bat idatziz. Plaza mugatuak ditugu, hortaz, gomendatzen dugu lehenbailehen izena ematea.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen