Aratusteetako Zapatuan Katanga Dubek karibear musika eskainiko du

0
618

Nafarroan sortutako talde honek “cumbia, bullerengea, funka, elektronika, dantza, kontakizuna eta performancea uztartzen ditu”. Kontzertua Amerika elkarteak antolatu du, eta jan-edanak, DJak eta Berbena Latina ere izango dira.

Kartela: Katanga Dub.

Proposamen kultural hau 2019an sortu zuten Nafarroan, bertako “dub eszenako soinu-unibertsoak eta Kolonbiako Karibeko landa- eta hiri-erritmoak uztartuz”.

“Emakume afrokaribear Kolonbiarrek aurkako egoeretara egokitzeko ahalmenean inspiratzen gara, baita erritmotik eta mugimendutik berpizteko gaitasunean ere, edonon eta edonoiz”.

Beren musikak “eragin mestizoak dauzka, eta uztartu egiten ditu cumbia, bullerengea, funka, elektronika, dantza, kontakizuna eta performancea. Ikuskizuna jariakorra da, eta eserita bazaude ere… ezingo duzu eragotzi mugimenduak zu hartzea!”.

Talde honek proposamen bat egiten dizu: “utz ezazu Katanga Dub-en musikak zure mugetatik eta aurreiritzietatik harago eramatea”.

Ekitaldi hau Arrasateko Amerika elkarteak antolatu du, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da Sebero Altube plazan.

Bertan ere edatekoak eta jatekoak izango dira, baita disko jartzaileak nahiz Berbena Latina ere, gauerdiko 24:00 arte.

katangadub.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen